Paperzorroa

Kaixo!!

Haur Hezkuntzako graduaren bigarren mailan nagoen ikasle bat naiz eta 2011-2012 ikasturtean lehenengo practicuma egin dut 2011ko urriaren 24etk azaroaren 25era. Praktikaldi hau Asteasuko Pello Errota eskolan egin dut, zehazki lau urteko ikasleen gelan eta esan behar dut, gelan 21 ikasle zeudela. Blog hau praktiketako egonaldia azaltzeko egina da, beraz, hemen idatzitako guztiak du zerikusia praktiketan ikusitakoarekin. Jarraian, praktiketako egonaldiaren inguruan blog honetan egin dudana ordenatzeko eta hobeto ulertzeko aurkibide bat duzue:

  1. Aurkezpena
  2. Egunkaria
1.      Hausnarketak
2.      Harremanak
3.      Argazkiak
4.      Abestiak
  1. Ariketak
1.      Oroitzapenak
2.      Prestakuntza
  1. Ondorioak

Hau hobeto ulertzeko azalpen bat emango dut.

Hasteko, nire aurkezpena egin nuen, zuek ni zein naizen jakin dezazuen eta nire inguruko informazio pixka bat izan dezazuen.
Egunero egunkaria izenarekin etiketatu dudan testu bat idatzi dut. Hau irakurtzen baduzue, bost aste horietan lau urtekoen gelan gertatu zena jakin dezakezue, egunero gertatzen zena azaltzeko egina baita. Beraz, ikastetxe honetako metodologia zein den ikus dezakezue hau irakurriz gero. Argazkiak eta abestiak  sartu ditut egunkarian, iker narratzaile digitala izan nahi bainuen, zuek gertatzen zena irakurri bakarrik egin beharrean ikusteko eta entzuteko ere aukera izan zenezaten. Nahiz eta egunkarian argazkiak sartu, orrialde bat ere egin dut egon naizen gela nolakoa den ikusteko ateratako argazkiekin egon naizen gelaren ideia bat izan dezazuen.
Egunkari honetan, hausnarketak egin ditut, egunero gertatzen ziren egoeren inguruan eta irakaslearen jarreren inguruan nire iritzia edo nik egoera horietan egingo nukeena idatzi dut. Baita harritu nauten egoerak eta momentu bakoitzean nola sentitzen nintzen ere. Hausnarketak egunkarian eta beste sarrera batzuetan ere idatzi ditut, pentsatzeko eta gogoetarako izan ditudan egoera guztiak idazten saiatu naiz. Beraz, esteka horretan hausnarketak egin ditudan sarrera guztiak aurki ditzakezue.
Harremanen inguruan ere idatzi dut blog honetan, nola sentitzen nintzen irakaslearekin, ikasleekin... azaltzen saiatu naiz.
Ariketak ere aurki ditzakezue bertan. Ariketa batzuk marrazkien azalpenak dira. Zehazki oroitzapenen ingurukoa, bertan, nire txikitako oroitzapenak irakur ditzakezue; eta prestakuntzaren eta praktiketako ikastetxeko esperientziaren ingurukoa, hauetan, Unibertsitatean eta praktiketako ikastetxean ikasten ari naizenari buruzko nire iritzia aurkituko duzue.  Marrazkiez aparte beste ariketa batzuk ere badaude, oroitzapenen ingurukoa, nire txikitako oroitzapen on eta txar bana aurkituko dituzue bertan; gertaera erabakigarria, hemen gela honetako ikasle baten inguruko nire kezka eta honen aurrean egingo nukeena idatzi nuen; eta IKTen ingurukoa, ikastetxe honetan IKTei ematen dieten garrantziaz eta erabileraz gehiago jakiteko aukera bikaina duzue. Azken honetan IKTak lantzeko erabiltzen dituzten materialak ere aipatu ditut, beraz, ikastetxe honetan erabiltzen dituzten materialez eta gai honen inguruko metodologiaz zertxobait gehiago jakiteko aukera ederra duzue.

Amaitzeko nire esperientziaren inguruko ondorioak eta praktikaldia amaitu eta aste batzuetara egindako hausnarketa sakon bat (izenburu bezala metahausnarketa jarri diot) idatzi ditut, ideiak ordenatzeko gogoeta sakon bat egiteko beharra ikusi baitut.

Eta hau da guztia, espero dut blog hau hobeto ulertzen lagunduko dizuela aurkibidetxo honek.