Harremanen inguruan esan behar dut, bai ikasleekin eta baita irakaslearekin ere harremana gero eta estuagoa dela. Ikasleek gainera irakasle moduan tratatzen naute eta lotura sortzen ari da. Irakasleak ere asko laguntzen dit eta ditudan zalantza guztiak argitzen dizkit, asko jartzen du bere partetik niri laguntzeko eta asko eskertzen dut.
Asko ari naiz ikasten praktikaldi honetan, egoerei nola aurre egin (haserreei, eztabaidei, lana egin ezin dutenean nola lagundu, zenbateraino lagundu…) eta pazientzia asko behar dela ere egiaztatu dut nire begiekin. Hala ere, nik uste nuena baino pazientzia gehiago dut, eskerrak!
No hay comentarios:
Publicar un comentario