Amaitu da praktikaldia eta oso gustura egon naiz Asteasuko eskolan, oso esperientzia aberasgarria izan baita niretzat. Orokorrean dena gustatu zait, hala ere, hasieran, oso urduri jartzen nintzen ikasleek liskarrenbat izaten zutenean nigana etortzen zirenean, ez bainekien zer egin edo nola jokatu eta irakasleari esaten nion. Gero, berak nola konpontzen zituen ikusita, nik ere berdin jokatzen ikasi nuen, berak egiten zuena egiten eta ez nintzen hain urduri jartzen.
Bai ikasleekin eta baita irakaslearekin ere harremanak oso onak izan dira. Berehala hartu nuen konfiantza eta irakaslea beti zegoen laguntzeko prest, behar nuena eskatzeko eta zalantzak lasai galdetzeko esaten zidan. Zer egin ez nekiela ikusten zuenean ere beti laguntzen zidan. Pena handia hartu nuen atzo eta negar malkorenbat edo beste irten zitzaidan agur esaterakoan. Haurrek ere ez zuten ni joaterik nahi, nora joan behar nuen galdetzen zidaten eta zergatik, nik nire eskolara bueltatu behar nuela esandakoan ez zuten ulertzen, nire eskola hura zela esaten zidaten. Faltan botako ditut.
Irakasle moduan hasieran oso urduri sentitzen nintzen, ez banekien ariketak egiterakoan nola lagundu ikasleei eta nola jokatu egoera desberdinen aurrean. Baina pixkanaka ikasten joan naiz, irakasleak egiten zuena ondo behatuz eta ikasiz. Hobeto sentitzen joan naiz, baina oraindik asko dudala ikasteko badakit. Gainera abantaila handi bat izan dut, beti nuela ondoan tutorea eta edozein zalantzaren aurrean han nuen laguntzeko. Horrek egoeren aurrean ni lasaiago sentitzen eta askatzen lagundu dit.
Egon naizen eskola oso erakargarria zen, bertako irakasleen arteko harremanak eta ikasleenak oso onak baitziren eta horrek asko laguntzen du. Gainera, eskola batera irakasle moduan joan naizen lehenengo aldia da eta gogo askoz joan nintzen. Asko ikasi dut, baina batez ere, ikasleen jokaera batzuen aurrean zer egin, nola jokatu, zenbateraino lagundu eta nola lagundu dena egina eman gabe. Irakasleen arteko harremanaren garrantziaz ere ohartu naiz eta nire begiekin ikusi ahal izan dut ikasleen aurreko lanaz aparte lan asko egiten dutela irakasleek eta hau ere oso garrantzitsua da.
Ikasketa hauek hartutakoan nahiko argi nuen irakasle izan nahi nuela, baina praktikaldi honen ondoren, oraindik ere argiago dut gustuko lanbidea aukeratu dudala. Praktiketako lehenengo eguna amaitu zenean ikastetxeko zuzendariak ea irakasle izateko gogoak joan zitzaikidan galdetu zidan eta esan nion, orain lehen baino argiago dudala irakasle izan nahi dudala. Praktikaldia amaitu eta gero oraindik ere argiago dut irakasle izan nahi dudala.
Amaitzeko eskerrak eman behar dizkiet Asteasuko Pello Errota eskolako irakasle eta ikasle guztiei, eta batez ere nire tutorea izan de Maiteri, mila esker zure inplikazioagatik, eman didazun laguntza guztiagatik eta denagatik!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario